2007/01/05

Ileapaindegian



Atzo ileapaindegira joan nintzen. Joatea beti asko kostatzen zait, alde batetik alper madarikatu bat naizelako eta beste batetik konbentzitzen nauen ileapaindegi bat aurkitzea ikaragarri zaila egiten zaidalako. Lokala nolakoa den begiratzen dut, eta bertako langileen ileari ere begiratzen diot. Normalean desastre hutsa, hortaz enaiz sartzen.

Atsegin ez dudan beste gauza bat potentzia handiko foko bat nire buru gainean edukitzea da, ile apur bat galtzen ari naiz eta hainbeste argiren azpian eta ile bustiarekin ikusten naizenean burusoil imajinatzen naiz.

Arraroa da, baina hau bakarrik Bartzelonan gertatzen zait. Nere herrian gauzak askoz errezagoak dira, auzoko ileapaindegi hurbilenera noa -lokal nazkagarria, orrazkera traketseko langileak, foko bat aulki bakoitzeko- eta normalean pozik irtetzen naiz. Hau oporretan izan ohi da, etxera denboraldi baterako natorrenean.

Bueno, hori, atzo ilea moztu nuen. Gutxi gora behera nire adineko neska batek egin zuen, agian gaztetxoagoa, gizena eta inuxente aurpegiduna. Ileapaindegiaren jabea ondoan zegoen atso bati permanentea egiten. Nik ilea berak moztea nahi nuen.

Nik uste dut emakume bat behin betiko atso egiten duena permanente hori dela. Enaiz ile kixkur luzeari buruz ari, atso ileaz baizik, denok dakizue zein orrazkera den. Berdin dio emakume batek daukan adina, emakume batek ilea moztu eta horrela moldeatzen duenean bere zahartzaroaren onarpena suposatzen du. Atso denek dute orrazkera hori, ta nire amama lehena. Esango didazue ile falta bolumenarekin estaltzeko egiten dutela. Are okerrago, nik ilea galtzen badut ez dut sekula alde batekoa luze utziko burua estaltzeko. Duintasun apur bat, mesedez.

Ilea moztera joaterakoan, lehenengo burua garbitzen dizute. Ez dute galdetzen, solik eseri zaitez eta hasi egiten dira. Nik sekula ez dut ezetz esaten, bost minutu dela dutxan egon arren. Benetan atsegina egiten zait neska batek burua garbitzea, bustitzea eta bere eskutxoekin bitsaz masajeatzea. Batzuk bereziki ondo egiten dute, zurekin zerbait nahi dutela dirudi. Gogor sakatzen dute, pasioarekin, eta batez ere presarik gabe. Neska horiek ederto egiten dute txortan. Ziur.

Ilea moztu zidan gizentxoak lehenengo burua adore gutxirekin garbitu zidan.

- Zer egingo dugu? -esan zidan orrazten ninduen bitartean-.
- Nahiko luze daukat, hmmm, orain bezela baina motzago, ez oso motz.

Zalantza asko eduki zituen mozten zuen eta bere haur potolo arnasa entzunarazten zidan bitartean. Behin eta berriro egiaztatzen zuen luzera orraziarekin artazia erabili aurretik. Amaigabea.

Bapatean esan zidan

- Zer deritzozu horrela?
- Ba ez dakit, zuk zer iritzi daukazu? Zer egingo zenidake?
- Ai -barre babua- hori... -gorrituta- hori zuk esan beharko duzu, ez?
- Lehortuidazu.

Ba bai, neska, edo ez. Beharbada 10 urte daramazkit orrazkera berdinarekin eta zure ikuspuntua baliagarria izan daiteke. Ez zizkidan patilak ukitu, ez zidan lepoko pelusatxoa kendu, eta bukatutzat eman zuen.

- 12 euro
- Hemen daukazu, beste bat arte!

Izan ere, egia da, ziur bueltatuko naizela, gauzak hemen errezago egiten ditut.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Dudarik gabe ileapaindegiko onena garbitzerakoan ematen dizuten masaje erdi-erotikoa,ze gozamena. Eta ilea mozterakoan ilehoridun titi handia tokatzen bazaizu askoz hobeto; atzekaldetik flekilloa mozteko burua altxatzeko esaten dizunean, burua bere titi bigun eta ederretan murgilduz.

Anónimo dijo...

Servus!

Was fuer eine WM! Koennt ihr euch vorstellen, dass die Schweiz jetzt zu den grossen Fussballnationen gehoert?

Bitte versucht unsere tolle Umfrage.

http://micropoll.com/t/KENMDZBJU1

Mit freundlicher Unterstuetzung von finanzoptimieren.
[url=http://www.finanzoptimieren.com]lebensversicherung pension[/url]

Die Weltmeisterschaft ist auf jedenfall jetzt schon besser als Japan 2002!