2007/01/25

my bloody valentine

Velvet Underground, Sonic Youth edo Jesus & Mary Chain moduko taldeek lehenago egin zuten bezala, My Bloody Valentine irlandarrek zarataren (noise-aren) esanahiari definizio berri bat eman zioten Pop-aren abesti idazleen kontextuan. Kevin Shields buru zutelarik, 80. hamarkadan EP batzuk atera ondoren, Isn’t anything LP-a kaleratu zuten 1988. urtean. Album hortan, Cocteau Twins-en melodia etereoak distortsio urrun eta disonantziekin nahastu zituzten musika egiteko modu berri bati hasiera emanez.

Beraien zuzeneko emanaldiak indar eta intentsitatez beterik zeuden, eszenatokian oso gutxi mugitzen ziren arren. Eszenako joera horri garaiko prentsa musikal britainiarrak
shoegazing izena eman zion. Shoegazer musikak 1991. urtean bere kota altuena gailenduko zuen; My Bloody Valentine-ren Loveless diska, aparteko maisulana eta berehalako klasikoa. Kevin Shields perfekzionistak soinuari buruz zituen ideiak ederki gauzatu zituen grabaketan, izan ere estudio lana taldearentzat izugarri garrantzitsua zen. Ez ziren bertara soilik zituzten abestiak grabatzera joaten, prozesu esperimentalaren atal bat gehiago zen. Diska eskuratzeko aukera badaukazue, egizue. Izan daiteke hasieran apur bat zaila iruditzea, baina merezi du denbora eskaintzea.

Diskoetxe berri batekin kontratu bat sinatu zuten album berri bat kaleratzeko, baina hau ez zen sekula gertatuko. Kevin Shields taldeko besteengandik urruntzen joan zen taldea apurtu zen arte. Shields-ek bakarlari moduan kaleratutako lanak albo batera utziz,
Lost In Translation filmeko soinu bandan entzun ditzakegu.

Beraien bideoklipek ere atmosfera oniriko, dentso eta sentsual hori isladatzen dute. Hona hemen adibide bat, Loveless diskako "soon" abestia.

Loturak:

My Bloody Valentine Wikipedian: GAZ / ING

Web ofiziala hemen

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa Aitor.
Lehendabiziko bideoa Bilboko Kafe Antzokian joan zan urtien emandako kontzertuana da. Kriston subidoia izen zan kantu hori! Durangora jutekua nitzen, baine azkenien enitzen juen.
Badauket Lisabö ikusteko gogua...Ia diskua kaleratzen dauien...

aitorr dijo...

Bueno, orduan Durangon Plateruenakoa ez zan horrelako inprobisazioa izan... zeren eta lisaboko tipua abesti berian atera zan kantatzera.

prentsa arrosa (on)
Uste dut, entzun dut, Anarin mutila dala
prentsa arrosa (off)

Zinizmoa/larru sendoa (on)
Hori kriston berri ona da, egunen baten harremana bukatuko dute, ta horrek diska on batzuk suposatuko ditu. Anarik hiru daramatza "hutsa minaren funtsa" dela esaten. Lisabokoek "ez nago maitatzeko prest". Ez da oso konpatiblea!!Denok dakigu sufrimendua ta amore faltak eragindako egonezinak diska asko iratzarri dituztela.
Zinismoa/Larru sendoa (off)

aitorr dijo...

bide batez, zer iruditu zaizue kantua?