2007/01/23

Fontana di Trevi



Momentuan ezin nintzen konturatu, baina Zigor oso ongi portatu zen nirekin. Prakak kendu eta ohean sartuta utzi ninduen. Joan zenean etxeko atea nola ixten zen entzun nuen. Ordu bat pasa zenean botagurak iratzarri zidan eta komunera narrazean joan nintzen. Ez neukan ezer gehiago botatzeko, bakarrik behazuna. Ura edaten saiatu nintzen eta muturka jo nintzen txorrotaren aurka. Odol zaporea nabaritu nuen ezpainetan eta paperarekin garbitu nituen, baina ez zen gelditzen. Komunean hotz asko egiten zuen eta galtzontzilotan nengoen, oreka mantentzen saiatzen. Paper erroilu berri bat hartu nuen armairuko kajoitik eta gelara abiatu nintzen. Iratzargailua begiratu nuen, goizeko hamarrak jota. Lo egin nahi dut.

Iratzarri egin nintzen, gauez zen. Arratsaldeko zortziak, egun bat gutxiago. Aurreko gauean ez nuen hainbeste edan, nolatan jarri nintzen hain gaizki? Hamaikatxotan mozkortu naiz eta sekula ez dut horrelakorik pasa. Zigorri esker izan ez balitz, kontainer baten parean botata pasa izango nuen gaua, ziur. Agian nire txahalarekin itota aurkituko nindukete. Gazte promesgilea Bartzelonako gune industrial batean hila aurkitua. Ziur, ziur. Gero deituko diot.

Ez neukan biharamun handirik, azken finean edan nituen 6 whiskiak metrora bidean bota nituen. Gosea sartu zitzaidan. Txarrena almohada odolez beteta zegoela.

Hozkailutik York urdaiazpikoa eta Philadelphia gazta atera nituen eta sandwich bat prestatu nuen. Nestea botila bat hartu eta edalontzi bat bete nuen trago batean edateko, gero berriro bete nuen eta eseri egin nintzen. Aurrean
Patricia Highsmith-en liburu bat neukan, baina ez irakurtzeko gogorik, ordenagailua piztu nuen. Egunkariaren edizio digitala irakurri ostean ez neukan jada sandwichik, zigarro bat piztu eta telefonoa hartu nuen.

- Aló? (Zigorrek betí “aló” esaten du, erantzun ezin hobetzat dauka)
- Ei tio, Aitor naiz.
- Bai, ikusten dut. Berpiztu al zara? – esan zidan erdi barrezka.
- Gutxi gora behera, orain dela gutxi esnatu naiz, dutxatik pasatuko naiz orain, baina lehenago zurekin hitz egitea nahi nuen. Eskerrak emateko deitzen dizut.
- Hahahaha, ez daukazu zertan eskertu behar, hori bai, bat zor didazu!
Diskotekatik etxera 2 ordu baino gehiago behar izan genituen! (20 minututan etxean nago normalean)
- 2 ordu?
- Bai mutil, izkina bakoitzean jarri egiten zinen eta zutituz gero botaka egiten zenuen.

Bat-batean irudi bat etorri zitzaidan burura, Zigor zen nire burua bekokitik heltzen. Nire ahoa iturri bat zen eta ezin nituen begiak zabaldu nahi arren. Pentsakizun horrek nire buruari nazka ematea eragin zidan.

- Joder, benetan eskertzen dizut etxera laguntzea, zugatik izan ez balitz, hilda egongo nintzateke.
- Zer egingo duzu afaltzeko? Joango al gara nonbaitera?
- Ez dakit, gaur gauean ez dut logurarik edukiko, ordua aldatuta daukat. Nahi baduzu dutxatik irtetzerakoan deituko dizut. Egia esan ez dakit zer egingo dudan.
- Ondo dago, gero arte.
- Gero arte.

4 comentarios:

Ikarotxo dijo...

Whiskyak arrisku hori du, behintzak nola edo hala etxera iritsi zinen, eta ez da gutxi.
Askotan galdetu izan diot jai gau baten ondoren nire buruari, nola kristo iritsi naiz etxera, etxera iristen ez garenean, orduan komeriak.....

aitorr dijo...

gehienetan gintonic-a edaten dut, baina askotan ere whisky-a. Nik ere askotan hurrengo egunean ez dut gogoratu nola heldu nintzen, baina behintzat nire kabuz heltzeko gai izan nintzen. 16 urteko mutiko mozkor baten itxura edukiko nuen larunbat hortan, "edaten ikasi" eta horrelakoak entzuten dituzten hoietako batena. Beste askotan bikoitza edanda mozkor baina ondo nengoen. Uste dut alkoholak gau hartan gaizki egin zidala, ez dakit zergatik.

Ikarotxo dijo...

Alkoholarekin beti neurrian hobe, behin neurritik pasata, dena kalterako izaten da.

Portzierto, beste bi post berri sartu ditut nire blogean, ea atsegin dituzun. Beste gauza bat, esteka bat jarri dut nire blogean zurera iristeko, ez dut uste asko axolako zaizunik ezta?
Ondo segi

aitorr dijo...

Ez, ez zait bat ere axola. Eskertzen dizut!