2007/01/22

neskak eta musika


Hasteko esango dut ziurrenik, eta konturatzen ez garen arren, denok matxistak garela, bai gizonak baita emakumeak ere. Gure aitona-amonak baino askoz gutxiago, eta gurasoak baino gutxiago. Ez esan ezetz, denok ikusi dugu etxean nola gehienetan entxufeak aldatzen dituztenak gizonak diren edo garbigailua jartzen dutenak emakumeak diren. Telebistak ere ederto deformatu gaitu. Ohitura horiek betidanik ikusteak egin gaitu nahi gabe matxista inkontzienteki, oraingo gazteen artean oso nabaria ez den arren.

Etxetik kanpo jaso dugun heziketak ordea, ez du sexu artean ezberdintasun handiegirik egin ikastolan edota unibertsitatean. Esan dezakegu zentzu hortan gaurko heziketa ez dagoela gaizki. Agian deformatuta nagoelako izango da, baina hori da nire ikuspuntua.

Etxe bakoitza mundu bat da, baina normalean semeak eta alabak ez dira modu oso ezberdinean hezitzen.

Orduan, 15-16-17 urterekin, zergatik musika talde bat sortzera animatzen direnak beti dira gizonezkoak? Bai, badakit, neskek ere taldeak sortzen dituztela, baina zenbat dira? Gutxiengo argi bat. Nik 14 urte nituenetik jotzen dut bateria, talde ezberdinetan jo izan dut gaur egiten ez dudan arren. Musika nire bizitzan OSO garrantzitsua da, ezin dut egun bat musikarik gabe pasa. Bueno, hori ez da gaurko istorioa.

Garai hartan herrian nire adineko jendearen artean talde ugari sortzen hasi ziren, denak mutilek osatuta. Nire lagun eta ezagunen artean, kultura musikal zabala dutenak ia beti dira mutilak. Kasu askotan, kultura hori duten neskak horrelako mutil baten neskalagunak edo neskalagun ohiak dira. Ez da beti horrela, badakit, baina zergatik hainbestetan? Ezin dut ulertu. Neskek musikarako mutilek beste gaitasuna duzue, anima zaitezte bada instrumentu bat hartzera!
Fugazi-k aspaldi esanda utzi ziguten pertsona bakoitzak instrumentu bat eduki beharko lukeela.

Gero, gainera
groupie fenomenoa dago, musikaren mundura, eta batez ere kontzertuen mundura hurbiltzen diren neska askok talde bateko partaideren bat gustuko dutelako egiten dute. Musika, sormena eta zentzu horretan kontzertu batek suposatzen duen gozamena bigarren plano baten geratzen dira. Gehien bat nerabezaroan eta ez denek, egia da. Agian pubertaro kontua izango da, eferbeszentzia hormonala, guzti hori. Mutikoak testosterona dela eta gure agresibitatea rockaren bitartez asetzen dugu? Ez dakit, urteak pasa dira eta salbuespenak salbuespen nire inguruko talde gehienak mutilek osatzen dituzte.

Edozein modutan, keep on rocking!

No hay comentarios: