2007/02/05

rabino arana


Rabino Arana polemika, eztabaida eta kontrobertsia bila jaio zen. Helburua; euskal gatazka eta umorearen bidez jendearengan erreakzioak sortzea. Bai, arratsalde hortan aspertuta geunden.

Hau Sabino Arana zen, denok ezagutzen dugun abertzale ultraeskuindar katolikoa.


Berak Euzkadi esklabo eta katolikoa nahiago zuen federik gabeko Euzkadi aske baten beharrean. Ongi. Bere argazkia hartu eta judu egingo dugu. Ez edozein judutar, errabino bihurtuko dugu kapela, trentzatxo eta guzti. Orain izena idatziko diogu jendeak ezagutu ahal izateko. Letra mota, noski, euskal tipografia tradizionala. Hala ere, izen horrek perbertsio puntu bat behar du. Sartu diezaiogun ba arial mota estandarreko A aseptiko, laiko eta maketoa. Kitto.

Hau Rabino Arana da. Erabiltzen duen JEL bakarra dutxakoa da.


Hurrengo pausua pegatinak eta txantiloi edo plantilak egitea izan zen, errabinoak kapela buruan munduan ibili zezan, kasu hontan, Bartzelonan. Egun batzuk pasa zirenean, pegatina asko kenduta zeuden, beste batzuk apurtuta. Spray eta plantilekin margotutako errabinoek hor ziharduten, baina batzuk pintada berriak zituzten alboan.

Bat gazte ezkerzale eta independentista katalan batzuen gaztetxe antzeko baten aurrean egin genuen. Teorian Sabinismoaren aurka egon beharko lukete eta beraz muntaiak ez luke beraientzat inolako ofentsa suposatu beharko. Ondoan “gora sabino” (sic) idatzi zuten. Ez zuten ulertu edo ez zekiten ezer. Beste bat eliza baten ondoan egin genuen, hau guztiz zirriborratua agertu zen, ez dakigu nork egin zuen. Hirugarren bat McDonalds batetan egin genuen, kanpoko paretan. Ondoan “viva españa” idatzi zuen norbaitek. Beste pintadek ez zuten erantzunik izan.

Benetan dibertitu gintuen guzti honek, beraz, Rabino Arana kolektiboaren izentzat hartu genuen beste zenbait ekintza egiten jarraitzeko. Hemen kontatuko dizkizuet hurrengokoak.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Rabino Arana jarri nion izena argazki honi:
http://www.flickr.com/photos/sarean/82457570/
Izan ere, Sabinoren buru gainean orri bat zegoen perfektuki kokaturik. Zoria?

aitorr dijo...

jaja, bai bai, kipa biodegradagarri ederra! Suposatzen dut hitz jokoa nahiko ebidentea dela eta askori bururatu zaigula.

Agur bat eta eskerrikasko loturarengatik!

Anónimo dijo...

Gustatzen zait. Halere, iruditzen zait Sabinok sortu zuen mugimendu politikorik gabe (abertzaletasuna) gaur egun ez genukela euskal herririk ez euskararik, edo egoerarik onenean okzitaniarren pare geundekela, desagertze ixilaren zain.

Anónimo dijo...

Sabino Arana gabe abertzaletasuna Campionek gidatuko zuelakoan nago, eta oso seguru naiz askoz hobe egongo ginakela orduan.

Edo bestela beste edonork. Euskal Herria Sabino baino askoz lehenagotik esistitzen zen, Euzkadi ez (bide batez, euskararen guztiz aurkako arauekin sorturiko hitza).

Sabinok kanpotarrak integratu eta euskaldundu ordez hauek marjinatzea nahi zuen, ondorioz: euskararentzako izugarrizko kolpea Euskal Herri erdia espainolez mintzatzen zelako.

Euskaldunok bildurra diogu Sabino kritikatzeari, abertzaletasunaren aita gisa erakutsi digutelako (berealdiko gezurra).

Rabinorena bikaina!!