2007/01/08

goazen mendira!



Ezagutzen al duzue neoprenoz jantzirik lo egiten al duen inor? Ezagutzen al duzue eskupilotan smoking-a jantzita jolasten duen inor? Ezta nik ere. Bai, egia da horrela jazteak praktika horiek zaildu egiten dituela, baina orain kontatuko dizuedana erakusteko bi adibide neurriz gaineko besterik ez dira.

Gaur egun gauza ohikoa da eguneroko bizitza egiteko kirol arropa edo zapatak erabiltzea, hau da, hasieran diseinatzaileek ez aurreikusitako erabilera berri bat ematea. Hori gerta dadin arropa horiek erosoak izan behar dira, eta kirol arropak normalki baldintza hori ongi betetzen du. Horrela, futbitorako, skaterako, korrikarako edo mendira joateko bereziki sortutako zapata edo jantziak sarri ikusten dira kalean.

Arropa aukeratzerako orduan beste baldintza bat agertzen da, norberari -edota inguruko taldeari- estetikoki erakargarria iruditzea. Kirol jantziek aspaldi utzi zioten baldintza hori betetzeari.

Ez dakit gaur egungo kirol erropa disenatzaileek, eta bereziki zapata diseinatzaileek burua non daukaten. Benetan zaila egiten zait gaur egun egiten diren zapatilak baino itsusiagoak imajinatzea. Egia da teknologia hobetu dela, baita kirol profesionalaren gogortasuna areagotu ere. Horrek espezializaziora eramaten gaitu, eta ziur nago gaur egungo oinetakoak kirola egiteko aspaldikoak baino askoz hobeagoak direla. Baina ni enaiz kirol profesionalaz ari, kaleko eguneroko jazkeraz baizik, eta jendearen gehiengoak koadro honetako zapatilak ez ditu bere erabilera espezifikorako erabiltzen:



Argi ikus daiteke ezkerreko zutabea kalerako askoz gomendagarriagoa dela, batez ere eskuinekoa estetikoki penagarria delako. Kirolen bat oso sarritan egingo banu, ziur -kostata baina- eskuineko zutabeko estiloko oinetakoren bat erosiko nukeela, beren funtzioa teknologia berriak direla medio askoz hobeto betetzen dutelako. Baina kalerako…

Enauzue sekula moden apologia egiten ikusiko, eta egia da ezker zutabeko zapatila asko ere kalean ikusten direla, duela urte batzuk hona vintage edo classic arropa modan dagoelako, baina tira, objetiboki askoz erakargarriagoak dira. Bai, objetiboki.

Jendeak nahi duena erosten du –edo nahi duena uste duena bere buruari beste aukerarik planteatu ez duelako- eta nik ez dut inoren jokaera aldatuko, ez da hori nire nahia ere. Esango didazue gustuei buruz ez dagoela ezer idatzirik, eta hori da sarritan esaten den gezurrik handienetako bat. Gustuei buruz ASKO dago idatzia, liburu tonak eta tonak. “Horrelako zapatilak saltzen badira jendeak erosten dituelako, eta beraz, atsegin dituelako da” Gezurra! Beste aukera masifikaturik ez dagoelako da, eta batez ere jendea estetikoki deformatua dagoelako. Ausardi pixka bat mesedez, gure ingurukoak ez bezala janzteko.

Baina auzi nagusia ez da norberak atsegin izatea edo ez, gauza da gustua ez dela txikitatik hezitzen. Gustua hezi, bideratu eta irakatsi daitekelako. Jokaera ez da umeak fashion victim batzuk izatera bultzatzera, gaztetxotatik zentzudun jokatzera baizik. Oteitzak sarritan zioen, baina ez zitzaion kasu handirik egin.

Nire ezagun bat Grenoblera joan zen praktika batzuk egitera. Egun batzuk pasa zirenean,
-
lankideek berarekin konfidantza hartu zutenean, itxuran- honako galdera hau egin zioten: Zergatik zoaz beti mendira joango bazina bezala jantzirik?

Berari ezitzaion sekula burutik pasa galdera hori. Trekking zapatilak, mendirako prakak, forro polarra, mendirako motxila zeramatzan lanera. Horrela jazten da askotan euskaldun estandarra, batez ere hiritan bizi ez dena. Aurpegira begiratu, eta pentsatzen duzun lehena da… Goazen mendira!

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Ba ez dakit... Orain estiloa apurtxu bat aldatu dut. Mendiko erropa asko erabiltzen dut bi arrazoiengatik: mendira noalako eta erosoa delako.

Orain fraka bakeroen garaian sartu naiz. Urteetan aurrera, zer pentsatuko dute ikasleek beti mendiko arroparekin, mendiko plaierekin, mendiko motxila, ...

Hau izan daiteke euskaldunen estiloa. "Ternuamania eta Astoremaniak" harrapatu gaitu!

Anónimo dijo...

Aspaldi konturatua nengoen moda hau exisititzen zela, euskaldun artean. Nik ere badut horrelako arropa, baina ez dut egunerorako erabiltzen, trekking-eko zapatilak oso ondo daude txoznetan katxiak zapalduz ibiltzeko eta polarra ere erosoagoa da eramateko eta garbitzeko ere.

Orain korrikarako zapatila klasikoen diseniua kopiatzen dutenak daude modan, agian nik ere erosi beharko ditut, neskaren bat atzetik dudanean korrika ateratzeko, zeinek esan zuen modak ez direla jarraitu behar?